mundua

'Costa Concordia' itsasontziaren inguruko lehen auzialdian "egia argitzeko" eskatu dute

Francesco Schettino kapitaina ez da auzialdira agertu. Haren abokatu Bruno Leporattik esan du Schettinoren presentzia "alferrikakoa" dela.

2012ko martxoaren 3a
18:52
Entzun

Costa Concordia itsasontziaren istriputik bizirik atera zirenek eta hildakoen senideek "egia argitzeko" eskatu dute gaur, kasuaren lehen auzialdian.

"Egia jakin nahi dugu, baita orain zer egin behar dugun ere. Hori da eskatzen duguna", esan du Hilaire Blemandek —haren semeak eta Mylene Litzler semearen bikotekideak desagertatuta jarraitzen dute—. "Denbora gehiegi igaro da, sei aste igaro dira", gaineratu du.

Brigitte Litzlerrek, Mylene Litzlerrek amak, azaldu du nahigabea areagotu egin zela hilotzak identifikatzeari utzi ziotenean.

Ehunka lagun pasako dira auzitegitik, senideen, bizirik atera zirenen eta abokatuen artean.

Francesco Schettino Costa Concordia-ko kapitainak atxilotuta jarraitzen du, eta ez da auzialdira agertu. Haren abokatu Bruno Leporattik esan du Schettinoren presentzia "alferrikakoa" dela, eta "haren inguruan sortutako giroa apur bat arriskutsua" izan daitekeela.



 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.