Mundua

Cristina Fernandez hautagai peronistak erraz irabazi ditu Argentinako presidentziarako bozak

Botoen %94,16 zenbatuta %44,66 haren aldekoak izan dira. Coalicion Civicaco Elisa Carriok, berriz, %23,08 jaso ditu. Horrenbestez, ez da bigarren itzulirik beharko Fernandez lehendakari hautatzeko. Nestor Kirchner jarduneko presidentearen emaztea da Fernandez, eta egungo gobernuaren jarraìpena irudikatzen du.

2007ko urriaren 29a
18:08
Entzun
Argentinako hauteskunde batzordeak ez ditu oraindik behin betiko emaitzak plazaratu, baina bozen %94,16 zenbatuta Cristina Fernandez FPV hautagaitza peronistako zerrendaburuak irabazi ditu presidentziarako hauteskundeak, bigarren itzuliaren beharrik gabe.

Izan ere, botoen %44,66 eskuratu ditu Fernandezek; bigarren izan den Elisa Carrio zentro-ezkerreko koalizioako hautagaiak, berriz, %23,08. Ondorioz, bigarren itzulirik ez izateko baldintzak bete ditu Fernandezek: botoen %40 baino gehiago eskuratzea eta bigarrenari 20 puntu baino gehiagoko aldea kentzea.

Roberto Lavagna zentro-progresistako UNA zerrendako hautagaia izan da hirugarren, botoen %16,98rekin.

Fernandezekibilbide luzea egin du Argentinako politikagintzan, eta azken legegintzaldian lehen lerroan izan da, senadore ez ezik, Nestor Kirchner jarduneko presidentearen emaztea baita. Ondorioz, Kirchnerren agintealdiaren jarraipena irudikatzen du Fernandezek. Analisten iduriko, Fernandezen alde bozkatuz 2001ean herrialdea gogor zigortu zuen krisi ekonomiko eta politikoa zuzendu izana aitortu diote herritarrek Kirchnerri.

Fernandezek eta Kirchnerrek joan den mendearen erditik Argentinan arrasto sakona utzi duen peronismoa ordezkatzen dute, ohikoereduen arabera sailkatzeko zail den korronte politikoa. Zenbaitzutan populismotik hurbil izan da; sozialismotik bestetzutan; joera autoritario nabarmenak hartu izan ditu... Nolanahi ere, klase behartsuenek bozkatzen dute ohikotan peronismoaren alde, eta klase hiritar eta altuagoak kokatzen dira haren kontra. Oraingoan ere halatsu izan da, Buenos Aires hiriburuan eta, oro har, hirigune nagusietan beste hautagaiek aurrea hartu baitiote Fernandezi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.