Mundua

Cristina Fernandez presidenteak irabazi ditu Argentinako primario irekiak

Botoen %50 pasatxo jaso ditu, lehiakideei aurrea alde handiarekin hartuta. Urriko bozetan emaitza horiek errepikatuz gero, lehen itzulian bertan lortuko luke berriro presidentetza Fernandezek.

2011ko abuztuaren 15a
17:08
Entzun

Argentinako hauteskunde sistema konplexuaren barruan boz primario irekiak egin berri dituzte, eta Cristina Fernandez presidentea indartu dute. Izan ere, Fernandezek erraz irabazi ditu primario ireki horiek, doi-doi bada ere botoen %50 gaindituta, eta gainerako lehiakideei alde handia aterata. UDESOko Ricardo Alfonsin izan da bigarren, botoen %12,19rekin, eta ia-ia harekin berdinduta hirugarren Fronte Zabaleko Eduardo Duhalde (%12,12). Hemes Binner sozialistak botoen %10,32 eskuratu ditu.

Urriko bozetan emaitza hauek errepikatuko balira, bigarren itzulirik gabe, zuzenean, Fernandezek lortuko luke berriro presidentetza.

Primario ireki horietan lortutako emaitza onek ematen dioten indarraz jabetuta, esker oneko hitzak izan ditu Fernandezek hautesle guztientzat, eta Nestor Kischner senar eta presidente zena izan du gogoan. Era berean,  "batasunerako" eta "apaltasunez jokatzeko" deia egin die argentinarrei, egungo garaiak oso zailak direla iritzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.