Alemania

CSUk gehiengoa galdu du eta gobernu koalizioa osatu beharko du Bavieran

Inkesten arabera, Alemaniarentzako Alternatiba eskuin muturreko alderdiak ordezkaritza lortuko luke Legebitzarrean, botoen %11 eskuratuta.

Horst Seehofer CSUko burua eta Alemaniako Barne ministroa. DANIEL KOPATSCH, EFE
2018ko urriaren 14a
11:25
Entzun

Ez dira emaitza ofizialak, baina zerrendaburuek eurek ere ontzat eman dituzte, eta porrota onartu du CSUko Bavierako buru Markus Soederrek. Batasun Sozial Kristauak landerreko bozak galtzen dituen bigarren aldia da honakoa, aurrekoa 1962an izan zen.

Botoen %35,5 iragartzen dizkiote inkestek CSUri, eta kolpea Berlinen ere nabaritu dute. Izan ere, Angela Merkel kantzilerraren gobernukidea da alderdia, eta Barne ministro karguan da Horst Seehofer alderdiburua. Dena den, iragarri du alderdian dituen kargu guztiei eustea dela bere asmoa, nahiz eta porrotak "ondorioak" izango dituela onartu. 

Aldiz, pozik dira Alemaniarentzako Alternatiba eskuin muturrekoak, izan ere botoen %11 lortu dituzte bozetan, eta beraz, ordezkaritza izango dute landerreko legebiltzarrean. Era horretan, eta Hesseko landerrean ez beste lander guztietan ordezkaritza izanik, oposizioko alderdi nagusia dira eskuin muturrekoak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.