Gutxienez 27 lagun hil ziren atzo Krimeako penintsulan (Ukraina) Ievpatoriako bainuetxeko eraikin batek eztanda egitearen ondorioz. Atzo hildakoak hemeretzi zirela esan zuten, eta gaur dagoeneko 27ra igo dute kopurua.
Izan ere, hainbat lagun desagertuta daude. Atzo hogei bat zeuden eroritako eraikinaren hondakinen artean.
Hildakoen artean, esaterako, familia bateko kide denak daude: bost.
Leherketa herenegun gauean gertatu zen. Lehen zantzuen arabera, sotoan gordetako oxigeno bonbonak eztanda egitearen ondorioz. Eraikineko bizilagunek gaur esan dute lehendik eskatua zutela sotoa ixteko.
MunDUA
Dagoeneko 27 dira Ukrainako leherketan hil diren lagunak
Hainbat pertsonek desagertuta segitzen dute Ievpatorian eroritako eraikinaren hondakinen artean. Sotoan gordetako oxigeno bonbonek eztanda egin zuten, eta bizilagunek lehendik eskatua zuten sotoa ixteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu