Mundua

Dagoeneko 450 lagun dira Peruko lurrikaran hildakoak, eta gehiago izan daitezke

Zaurituak 1.500etik gora dira. 7,9ko indarra izan du Richter eskalan. Kalte materialak oso handiak dira.

2007ko abuztuaren 16a
20:36
Entzun
Nazio Batuen Erakundeak jakinarazi duenez, dagoeneko gutxienez 350 dira bart Peru astindu duen lurrikararen ondorioz hildakoak. Zaurituak, berriz, 1.500etik gora. Oraindik ere litekeena da datozen orduetan hildakoen kopurua areagotzea, jendearen bila jarraitzen baitute hondakinen artean, eta oso larri baitaude zaurituetako hainbat. 377 etxe erori dira lurrikararen ondorioz.

Atzo arratsaldeko zazpiak hogei gutxi aldera gertatu zen lurrikara (bart goizaldeko ordubata hogei gutxi Euskal Herrian), eta 7,9ko indarra izan du Richter eskalan. Itsasoan izan du epizentroa, Ica departamenduko Pisco hiriaren parean (Lima hiriburutik 200 bat kilometro hego-ekialdera). Epizentroa itsasoan izan duenez, tsunamia gertatzeko arriskuagatik alertan izan dira, baina dagoeneko utzi dute bertan behera.

Ica, Pisco eta Arequipaneta baita Lima inguruetan ere hondamendia oso handia izan dela onartu dute Peruko agintariek: jende asko hiltzeaz gain, beste asko etxerik gabe geratu direla eta oinarrizko azpiegiturak suntsituta geratu direla. Lurrikarak 350 etxe suntsitu dituela aipatu dute agintariek. Pisco eta Ica inguruetan ospitaleek gainez egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.