Mundua

Dagoeneko 70 dira 'Gustav' ekaitz tropikalak Karibean hildako lagunak

Gehienak Haitin zendu dira. Orain Kubara eta New Orleanseko petrolio gunetarantz doa, Mexikoko Golkora, eta baliteke heldu den astean berriz urakan bilakatzea.

2008ko abuztuaren 29a
11:44
Entzun
Zenbait iturriren arabera, 70 dira jada Gustav ekaitz tropikalak Karibeko uharteetan egunotan hil dituen pertsonak. Gainera, milaka lagun etxetik aterarazi behar izan dituzte. Azken orduetan Jamaika aldean dabil ekaitza.

Orain Kubara eta New Orleanseko (AEB) petrolio gunetarantz doa, Mexikoko Golkora, eta baliteke heldu den astean ostera ere urakan bilakatzea. AEBetako hego-ekialdeko agintariak eta petrolio enpresak adi daude, ondo gogoan baitituzte 2005eko abuztuan eskualde horiek gogor astindu zituen Katrina urakanaren ondorio latzak.

Haitin gutxienez 59 lagun hil eta beste zazpi desagertu dira. Biktimen artean, hego-mendebaldean 25 lagun hil zirela baieztatu zuen atzo Babes Zibileko zuzendari Alta Jean-Baptistek. Gustav-ek eragindako uholde eta luizien ondorioz hil dira horiek.

Gainera, Gustav Kariben barna dabilelarik, Atlantikoan sasoi honetan sortutako zortzigarren ekaitz tropialak, Hanna, radarretan agertu da, orduko 65 kilometroko haizeekin eta Bahamasetara eta Floridara (AEB) bidean. AEBetako Urakanetarako Zentroaren ustez, datorren astean irits daiteke lurralde horietara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.