munDUA

Dagoeneko 770 lagun hil dira Sumatran lurrikaragatik

Richter eskalan 7,6 graduko lurrikara izan zen atzo. 440 pertsona larri zaurituta daude.

2009ko urriaren 1a
17:24
Entzun
Atzo Sumatran (Indonesia) izandako lurrikararen ondorioz hildako lagunen kopurua goraka doa, eta dagoeneko 770 gorpu zenbatu dituzte, gaur Indonesiako Gobernuko Gizarte Gaietarako Ministerioak jakinarazi duenez. Beste 440 lagun larri zaurituta daude.

376 pertsona Padang hirian zendu dira. Hiri hori izan da Sumatra irlako gunerik kaltetuena.

Richter eskalan 7,6 graduko mugimendua izan zen atzo eta hainbat eraikin erori ziren; ospitaleak eta hotelak, besteak beste.

2004ko abenduaren 26an tsunami handiak hartu zuen inguru hura, eta 170.000 lagunetik gora hil zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.