Borroka gogorrak izan ziren atzo Damasko kanpoaldean Siriako soldaduen eta oposizioko Siriako Armada Askearen artean. Alde bateko zein besteko «dozenaka» lagun hil dira, Siriako Giza Eskubideen Behatokiaren arabera —Londresen du egoitza—. Hiriburuaren mendebaldean izan dira borrokak, Al-Dumair eta Al-Hama udalerrien arteko eremuan, Al-Assaden jauregietako batetik hurbil.
Bestalde, Sana Siriako informazio agentzia ofizialak jakinarazi du lau ustezko «terrorista» hil direla Idlib probintzian, armadaren kontrako erasoa egitera zihoazela autoan zeramatzaten lehergailuek eztanda eginda.
Damaskoko borroketan «dozenaka» lagun hil dira, oposizioko taldeen arabera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu