Danimarkan zentro ezkerrari eman diote bozen garaipena

Thorning-Schmidt da hautagai irabazlea, zundaketen arabera; lehen emakumea izango da bozak irabazten

Erredakzioa
2011ko irailaren 16a
00:00
Entzun
TV2 kateak egindako zundaketen arabera, sozialdemokratek irabazi dituzte Danimarkako presidentetzarako hauteskundeak. Bart gauerdian ziren behin betiko emaitzak ateratzekoak. Helle Thorning-Schmidt da zentro ezkerreko alderdiaren hautagaia, eta bere garaipena baieztatuz gero, emakumezkoa izango da Danimarkako lehen ministroa, lehen aldiz. Zundaketaren arabera, 93 eserleku lortu ditu Parlamentuan, gehiengo osoa.

Lars Lokke Rasmussen lehen ministroak, berriz, 86 eserleku lortu dituela dio zundaketak. Liberalen alderdiko hautagaia da Rasmussen. Hamar urte daramatzate liberalek agintean, kontserbadoreekin batera, eta eskuin muturreko alderdien babesarekin.Azkenaldian, ordea, indarra galdu dute, eta joan den abuztuan, hauteskundeak aurreratu behar izan zituen Rasmussenek.

Eskuineko alderdiek beheraka izan dute 2005. urteko hauteskundeekin alderatuta. Boto gehien galdu dituena, dena den, kontserbadoreen alderdia izan da. Thorming-Schmidti babesa eman dioten alderdiek, berriz, botoak irabazi dituzte. Zentroko alderdiak, esaterako, duela sei urte jaso zituzten botoen bikoitza eskuratu dute. Gorrien eta berdeen arteko koalizioak, berriz, hirukoiztu egin du boto kopurua.

Ekonomia izan da aurtengo kanpainaren ardatza, 6.3 milloi euroko zor publikoa baitu Danimarkako Gobernuak. Liberalek hainbat erreforma proposatu dituzte ekonomia berpizteko, eta ezkerrak «egonkortasunik eza» adierazi du. Herritarrek, ordea, sozialdekraten proposamenaren alde egin dute. Erronka zaila izango duThorming-Schmidten alderdiak datozen urteetan, egoera ekonomikoari aurre egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.