Danubion hondamendirik ez dela gertatuko diote
BUDAPEST. Hungariako aluminio enpresa batetik isuritako lokatz gorria Danubiora iritsi zen herenegun. Agintariek diote, baina, ibaian ez dela hondamendirik gertatuko. Isuri toxikoagatik zazpi lagun hil dira dagoeneko. Izan ere, Greenpeace erakundeak jakinarazi duenez, isurian artseniko eta merkurio kopuru handiak atzeman dituzte. Bi osagai horiek oso kaltegarriak dira gizakientzat eta ingurumenarentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu