MUNDUA

Danubiora heldu da Hungariako isuri toxikoa

Adituek esan dute isuriaren kutsadura maila gutxitzen ari dela, eta ingurumenarentzako arriskua nabarmen txikiagoa dela atzo baino.

2010eko urriaren 7a
13:11
Entzun
Danubio ibaiara heldu da Hungariako isuri toxikoa. Astelehenean, MAL Zrt aluminio enpresako putzu bat lehertu zen. Orain arte, agintariek esan dute Danubiora heltzea hondamendia handia litzatekeela, beste sei herrialdetan ere arriskuan egongo liratekeelako: Bulgaria, Errumania, Kroazia, Moldavia, Serbia eta Ukraina daude arriskuan. Hala ere, mezu baikorra zabaldu dute adituek. Haien arabera, isuriaren kutsadura maila gutxitzen ari da, eta ingurumenarentzako arriskua nabarmen txikiagoa da.

Isuria gehien jasan duten inguruetan izan da Hungariako presidentea, Viktor Orban. Hark berretsi du "ezinezkoa" dela inguru haietan inor bizitzea. Lau pertsona hil ziren isuriaren ondorioz, eta 120 zauritu. Gainera, beste sei pertsona desagertuta daude oraindik ere.

Lehen ikerketen arabera, urtebete inguru beharko dute sortutako kalteei buelta emateko. Hungariako Gobernuak iragarri du diruz lagunduko dituela berreraikuntzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.