Irailaren 1ean, David Kellyren familiako kide batzuk ere epailearen aurrean deklaratu beharko dute.
Erresuma Batuko Gobernuak gerra justifikatzeko frogak puztu zituela salatu zuen BBC kate publikoko kazetari Andrew Gilliganek. Zehazki, Erresuma Batuko komunikazio saileko zuzendaria, Alastair Campell, salatu zuen Saddam Husseinek erabateko hondamendia eragiteko armak zeuzkala esan zuelako.
'Kelly kasuak' hainbat hilabete iraungo du oraindik. Asteartean, 'The Guardian' egunkariak galdeketa baten emaitzak argitara eman zituen. Bertako datuen arabera, britainiarren artean, %6ak bakarrik dauka konfiantza gehiago Gobernuarengan BBC telebista katearengan baino.
'Kelly kasua'
Datorren astean epailearen aurrean deklaratu beharko du Blairrek 'Kelly kasuan'
James Hutton epaileak esan duenaren arabera, Erresuma Batuko lehen ministro Tony Blairrek datorren ostegunean deklaratu beharko du David Kelly zientzialariaren eta armetan adituaren heriotzaren kasuan. Epaileak esan duenez, asteazkenean defentsa ministro Geoff Hoonek ere deklaratu beharko du epailearen aurrean. Sail horrentzako egin zuen lan Kellyk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu