Datu esanguratsuak

2011ko abenduaren 9a
00:00
Entzun
AEBetako 34 estatutan. AEBetako 34 estatutan dago indarrean gaur egun heriotza zigorra. Hamaseikbesterik ez daukate bertan behera utzita: Alaska, Hawaii, Illinois, Iowa, Maine, Massachusetts, Michigan, Minnesota, New Jersey, Mexiko Berria, New York, Ipar Dakota, Rhode Island, Vermont, Mendebalde Virginia, Wisconsin eta Columbiako distrituak.

Hildakoen kopurua. 1976az geroztik, 1.277 pertsona hil dituzte modu horretara. 2011. urteari dagokionez, 43ra iritsi da kopurua. Aurreko bi urteetako datuekin alderatuz gero, gutxiago: 2009an 52 izan ziren, eta iaz, 46. Estatuen mapari begiratuta, 1976az geroztik, Texas da legea gehien bete duena: 477 preso hil ditu. Aurten, 13. Atzetik dator Virginia, 109rekin. Oklahoman 96 izan dira; Floridan, 71; Missourin, 68, eta Alabaman, 55.

Presoen ezaugarriak. Death Penalty Information Center gobernuz kanpoko erakundearen azterketen arabera, 1.277 presoetatik %57 zuriak ziren, %34 afroamerikarrak, %8 hispanoak eta %2 beste etnia batzuetakoak. Gaur egun heriotzaren korridorean dauden presoen% 44 zuriak dira, %42 afroamerikarrak eta % 2 hispanoak.

Biktimen ezaugarriak. Kalifornian 2005ean egindako azterketa baten arabera, biktima zuria bada, gaizkileak hiru aldiz arrisku handiagoa du heriotza zigorra jasotzeko, biktima afroamerikar bat bada baino. Biktima latinoa bada, berriz, lau aldiz proabilitate gutxiago dute zigorrik gogorrena jasotzeko. Jack Boger eta Dr. Isaac Unah, Ipar Carolinako Unibertsitatean2001ean egindako ikerketaren arabera, heriotza zigorra jasotzeko arrisku handiagoa du presoak biktima zuria denean. Generoari dagokionez, 12 emakumezko exekutatu dituzte 1976az geroztik. Gainontzekoak, gizonezkoak izan dira.

Herritarren babesa. Gallup-ek urrian egindako inkestaren arabera, herritarren %61ek babesten dute heriotza zigorra, babes txikia ez bada ere, 1972. urteaz gero izandako txikiena da. Esate baterako, iaz %64koa zen aldeko jarrera; 1994an, %80koa, alegia, joera beheranzkoa da, baina oraindik hamar lagunetik seik uste dute zigorrik egokiena dela odol delituentzat.

Babesleen ezaugarriak. Herrialdearen hegoaldean edo erdi-mendebaldean bizi denak babesten du batez ere, eta gizonezkoa eta zuria da gehienbat. Eta adinari erreparatuz gero,gutxiago dira gazteak: 30 urtez azpikoen artean bereziki jaisten da kopurua.

Aplikazioaren maiztasuna. Herritarren %40k uste dute ez dela behar beste ezartzen; %27k baietz diote, eta % 25ek gehiegitan ezartzen dela. Joera politikoak aztertuta, botoa Alderdi Errepublikanoari ematen diotenen hiru laurdenak daude alde. Demokraten artean, %46k dute zigorrarren aldeko jarrera.

Defentsarako abokatuak. Heriotza zigorra duten estatuetan gobernuak jarritako abokatuen %98 zuriak dira.

Hiltzeko metodoak. Egun, xiringa hilgarria erabiltzen dute 34 estatuetan. 1976az geroztik, 1.103 preso hil dituzte modu horretan. Baina baita beste era batzuetara ere: 157, elektrokutatuta; 11, gas kameran; 3, urkatuta, eta beste 3, tiroka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.