Komunikabideak

Del Olmok 'El Jueves' aldizkariko bi langileak epaitzeko zantzuak ikusi ditu

Hamar eguneko epean akusazioak formula ditzala eskatu dio fiskalari edo, bestela, erretiratzeko horiek. Guillermo Torres eta Manuel Fontdevilla langileek Espainiako erret familiako Asturiasko printze-printzesak iraintzea leporatuta bi urtera arteko kartzela zigorra jaso dezakete epaiketa egiten badiete.

2007ko uztailaren 27a
15:56
Entzun
Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak herenegun hartu zituen El Jueves aldizkari satiririko bi langile lehengo asteko zenbakian Espainiako erret familia iraindu egin zutelakoan, eta haiek epaitzeko zantzuak ikusi dituela-eta, fiskalari eskatu dio akusazioak formula ditzala edo, bestela, erretiratzeko. Hamar eguneko epea eman dio horretarako, gaur atera duen autoan jakinarazi duenez.



Guillermo Torres marrazki-egilea eta Manuel Fontdevilla gidoi-egilea dira El Jueves-eko bi langile horiek, eta erret familiako Asturiasko printze-printzesak iraintzea leporatuta bi urtera arteko kartzela zigorra jaso dezakete epaiketa egiten badiete.

Biek herenegun Del Olmori esan zietenez, euren asmoa ez zen izan Asturiasko printze-printzesak kritikatzea, baizik eta Espainiako Gobernuak hemendik aurrera ume jaioberri bakoitzeko emango duen 2.500 euroko laguntza kritikatzea.

Hain zuzen, El Jueves-en Asturiasko printze-printzesak amodioa egiten ageri ziren lehengo asteko zenbakiaren azalean, eta testua, printzearen karikaturak esana: "Ohartzen al zara? Haurdun geratzen bazara, hau izango da nik egindako gauza guztien artean lan egitearekin antz handiena duena!”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.