Bakearen Nobel Sariak banatu dituzte gaur goizean. Komite Norvegiarrak goizeko 11:00etan jakinarazi du sarituak zein izan diren. Aurten, Denis Mukwege eta Nadia Muradek jaso dute aitortza, sexu indarkeriaren kontrako beren jardunarengatik.
Mukwege Kongoko Errepublika Demokratikoan bortxatutako emakumeak sendatzen jardun duelako saritu dute. Murad, berriz, yezidiarra da, eta Estatu Islamikoaren esklabu izan zen. Esklabu izan diren pertsonen duintasunaren alde egin duen lanarengatik saritu dute. Bi sarituek jaso zuten Europako Parlamentuaren Sajarov saria.
Komite Novegiarrak azaldu duenez, Mukwegek eta bere taldeak eraso eta bortxaketen biktima izan diren milaka emakume artatu ditu eta "bortxaketa masibo" horiek egiten dituztenen zigorgabetasuna salatu du. Komiteak Kongoko Errepublika Dekomratikoko gobernuari leporatu dio bortxaketa horien aurka ezer gutxi egitea.
Murad Estatu Islamikoaren menpe "sexu abusuak jasan dituzten 3.000 neska eta emakumeetako bat" dela adierazi du Komite Norvegiarrak. Estatu Islamikoak sexu abusuak yezadien eta beste gutxiengo erlijioso batzuen kontrako arma militar gisa erabili dituztela nabarmendu du. Muradek ihes egitea lortu zuen eta jasan zituen abusuak salatu zituen. "Sufritu zuena kontatzeko ausardia izan du eta beste biktima batzuk lagundu ditu". Irakeko gobernuak Murad proposatu zuen Bakearen Nobel saria jasotzeko.
Azken egunotan, hainbat izen aipatu dira hedabideetan, faborito gisa. Horien artean, Carles Puigdemont Kataluniako presidente kargugabetua edo Donald Trump AEBetako presidentea.
Iaz, Arma Nuklearren Deuseztapenerako Nazioarteko Kanpaina saritu zuten.
BREAKING NEWS:
— The Nobel Prize (@NobelPrize) 5 de octubre de 2018
The Norwegian Nobel Committee has decided to award the Nobel Peace Prize for 2018 to Denis Mukwege and Nadia Murad for their efforts to end the use of sexual violence as a weapon of war and armed conflict. #NobelPrize#NobelPeacePrizepic.twitter.com/LaICSbQXWM