NBEk bultzatutako Behartutako Desagerpenen Biktimak Babesteko Nazioarteko Hitzarmena indarrean jarri dute. Human Rights Watch gobernuz kanpoko erakundearen aburuz, beharrezkoa da «herrialde guztiek aitortu dezaten onartezina dela gizabanakoak bahitzea eta ezkutuan mantentzea».
21 herrialdek gehitu dute hitzarmenaren edukia euren legerietan. Aurrez, beste 57k onartu zuten. NBEren Behartutako Desagertuen Taldeak munduko 40 herrialdetako desagerpenen inguruko informazioa duela jakinarazi du. Gai horren inguruko «zigorgabetasun orokortua» gogor kritikatu du NBEk.
Desagertuak babesteko nazioarteko hitzarmena jarri dute indarrean
21 herrialdek sinatu dute egunotan hitzarmen hori; aurrez, beste 57 herrialdek eman zioten baiezkoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu