Txetxenian gertatzen diren desagertzeak gizateriaren aurkako krimentzat har daitezkeela iritzi dio Human Rights Watch (HRW) giza eskubideen aldeko erakundeak ÐAmeriketako Estatu Batuetan du egoitzaÐ. Egoera horren erantzulea Errusia dela berresteaz gain, HRWk Europako Batasunari zinki eskatu dio ez dezala itsuarena egin.
Erakunde horrek Txetxenian gertatzen diren jende desagertzeen inguruan azterketa txosten bat plazaratu zuen atzo. «Milaka lagun desagertu dira 1999az geroztik Txetxenian eta Errusiako agintariak gertaera hauen ondo jakinean daude», adierazi zuen HRWko Europa eta Asia eskualdeetarako arduradun Rachel Denberrek. «Lekukoek diote Txetxenian gaur egun bizi den giroa gerra bera baino okerragoa dela». HRWk plazaratutako txostenaren arabera, 3.000 eta 5.000 herritar bitartean desagertu dira herrialdean 1999. urteaz geroztik, Errusiako agintarien datuen arabera, aldiz, 2.090 dira desagertuak. Giza eskubideen aldeko erakundeak argiki dio desagertze hauek Errusiako eta honen manupean den Txetxeniako agintearen segurtasun indarren jarduerak direla. Hala, Europako Batasunak NBEren giza eskubideen batzordean salaketarik jarri ez izana gaitzetsi du HRWk.
TXETXENIA
Desagertzeak gizateriaren aurkako krimentzat jo ditu HRWk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu