Ceuta eta Melilla aldera doazen etorkinek diote han inguruko basoetan hesia pasatzeko aukeraren zain egon beste aukerarik ez dutela, izan ere, han geratuz gero ezingo dutela biziraun iritzi diote.
NBEko idazkari nagusi Kofi Annanek oharra kaleratu zuen atzo, hesia gurutzatzera Marokora joaten diren etorkinen inguruan, eta haiekin "tratu humanoa" izateko eskatu zien agintariei. Ostegunen sei etorkin hil izana "asko" sentitzen duela adierazi zuen, baina agintariek legea bete egin behar dutela azpimarratu zuen.
europarako immigrazioa
Desertuan utzitako etorkinak Marokora itzultzen ari dira, egoera oso txarrean
Marokok Saharako basamortuan utzitako etorkinak iparraldera itzultzen ari dira, oinez, oso egoera eskasean. Berri agentziek zabaldu dutenez, 200 dira itzultzen ari direnak eta besteak laguntza bila ari dira. Marokok basamortuan utzitako etorkinak 800 bat dira Mugarik Gabeko Medikuek esanetan, eta gosez eta egarriz hiltzen ari direla abisu eman zuten. Bestalde, NBE arduratuta azaldu du hesia igarotzera doazen etorkinengatik, eta haiei "tratu humanoa" emateko eskatu die agintariei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu