Kataluniako Gobernuko presidentearen inbestidurako zurrunbiloaren ostean, gizartea "hotz" nabaritzen du Anna Gabriel CUPeko legebiltzarkideak. Akordio hura, deskonexio prozesua eta abar izan ditu hizpide BERRIArekin; bihar argitaratuko den elkarrizketaren aurrerapena da segidakoa:
- "Ezin genuen onartu pujolismoarekin, pribatizazioekin eta murrizteekin hain lotura zuzena zuen norbait. Batez ere, independentismoaren oinarriak zabaldu nahi baditugu".
- "Auzitegi Konstituzionalaren salaketak errealitate bihurtzen diren heinean, [CDCk eta ERCk] zirt edo zart egin beharko dute".
- "Hamar diputaturekin, oso gaitasun mugatua dugu. Horregatik, kaleko giroa piztera bultzatu nahi ditugu herritarrak".