ARGENTINA

Diktadurako kontzentrazio esparru bat aurkitu dute

AGENTZIAK
BUENOS AIRES
2004ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Buenos Aires hiriburutik gertu dagoen gune batean 1976tik 1983ra arte iraun zuen diktadura garaian legez kanpoko kartzela modura erabiltzen zen kontzentrazio esparru bat aurkitu dute, agintariek eta diktadurako biktimen senitartekoek atzo adierazi zutenez.

350 dira, beraz, aurkitu dituzten diktadurako kontzentrazio esparruen kopurua, Maiatzeko Amak-Ildo Sortzailea taldeko Carmen Lapacok adierazi duenez. Legez kanpoko kartzela topatzeko diktadurako biktimen lekukotzez baliatu direla aineratu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.