Mundua

Dimisioa eman du Belgikako Gobernua osatzeko ardura zuen Leterme buruzagi flandestarrak

174 egunez saiatu da akordioa lortzen, baina emaitzik ezean, ahalegina bertan behera uztea erabaki du.

2007ko abenduaren 1a
17:18
Entzun
Yves Leterme Belgikako Gobernua osatzeko ardura zuen buruzagi demokrata-kristau flandestarrak dimisioa eman du, 174 egunez gobernua osatzeko akordioa lortzen saiatu eta emaitzik lortu gabe.

Azaro hasieran ere agertu zuen Letermek dimititzeko gogoan, baina orduan Alberto II.a erregeak ez zuen haren eskaera onartu, eta ahaleginarekin aurrera jarraitzeko galdegin zion. Oraingoan, ordea, Letermen dimisioa onartu egin du erregeak.

Flandesko eta Waloniako alderdiak ados jarri ezinik dabiltza Belgikan, eta krisi instituzional handia bizi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.