Kolonbiako bake prozesua

Dimisioa eman du Humberto de la Callek, gobernuaren negoziazio taldeko buruak

Plebiszituan ezetza nagusitu arren, esan du bakea ez dela garaitua izan. "Akordio nazional bat lortu behar dugu"

2016ko urriaren 3a
19:00
Entzun

Humberto De la Calle Kolonbiako Gobernuaren bake ordezkaritzako buruak dimisioa aurkeztu du, eta bere kargua Juan Manuel Santos presidentearen eskuetan utzi du. "Presidentearengana etorri naiz esatera bere eskuetan uzten dudala nire kargua, ez naizelako oztopo izango gelditzen den biderako", adierazi du De la Callek Nariño Etxetik, Kolonbiako Gobernuaren egoitza nagusitik.

De la Callek bere egin du bake prozesuak hautetsontzietan lortutako porrota, eta nabarmendu du "egindako edozein akats" bere erantzukizuna dela. Hala ere, ez du albo batera utziko bake prozesua, eta prest agertu da haren alde borrokatzeko, "lagundu dezakedan edozein tokitatik".

Botoa eman zutenen %50,21 bake prozesuaren kontra agertu zen —ezetza 50.000 boto ingurugatik nagusitu zitzaion baietzari—. De la Callek, ordea, defendatu du bakea ez dela garaitua izan, Zentro Demokratikoak ere bakerako irtenbidearen alde mintzatu baita, nahiz eta Habanan adostutako testuen kontra egon. "Bakerako nahia unibertsala eta osoa da. Batasunerako garaia da. Akordio nazional bat lortu behar dugu", azaldu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.