MUNDUA

Dimisioa eman du Maliko lehen ministroak, militarrek atxilotu eta gutxira

Martxoaren 22an estatu kolpea eman zuten militarren buruzagiak aginduta atzeman dute Cheij Mobido Diarra, Bamakon.

2012ko abenduaren 11
08:34
Entzun

"Gure nazioaren etorkizunarekin kezkatuta dauden gizon-emakumeek bakea nahi dute, eta horregatik ematen dut dimisioa, gobernu talde osoarekin batera", azaldu du Diarrak.

Amadou Sanogo kapitainak aginduta atxilotu dute militarrek Diarra, BBC telebista kateak zabaldu duenez. Martxoaren 22an Amadou Toumani Toure presidente ohiaren kontra estatu kolpea eman zuen taldearen buruzagi da Sanogo. Bamako kanpoaldean dagoen Kati kanpaleku militarrera eraman dute Diarra.

Orain arte lehen ministro zena Parisera bidaiatzekoa zen, osasun froga batzuk egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.