Pervez Musharraf Pakistango presidenteak amore eman du, eta kargua uzten duela iragarri du telebistaz zabaldutako hitzaldiaren bidez. Azken boladan, Nawaz Sharifen alderdiak eta Benazir Bhutto zenarenak osatutako koalizio Gobernua eta Legebiltzarra kontra jarri zaizkio, eta aste honetan bertan presidentearen aurkako impeachment-a, kargutik kentzeko prozedura, eraman behar zuten aurrera Parlamentuan. Konstituzioa urratzea eta ustelkeria leporatzen dizkiote Musharrafi.
Telebistan egin duten agerraldian ukatu egin ditu akusazio horiek guztiak, eta 1999an estatu kolpe baten bidez boterea hartu zuenetik Pakistango egoerak nabarmen hobera eginduela aldarrikatu du, batik bat, arlo ekonomikoan. Beti "Pakistanen interesen alde" aritu dela azpimarratu du Musharrarek, eta orain ere horregatik emango duela dimisioa, bere kontrako akusaziok gezurra izan arren impeachment prozesuak Pakistanen sortuko lukeen "ezegonkortasun" egoera saihesteko.
Arestian aipatu bezala, 1999an estatu kolpe baten bidez iritsi zuen agintea Musharrarek. Aurten, urte hasieran, hauteskundeak egitea onartu zuen, eta boz horien ondorioz eratu ziren egungo Gobernau eta Legebiltzarra. Hauteskunde prozesua oso gatazkatsua izan zen: besteak beste, Bhutto presidente ohi eta hautagaia hil zuten atentatuan.
Mundua
Dimisioa eman du Pervez Musharraf Pakistango presidenteak
Gobernuak eta Legebiltzarrak hura kargugabetzeko =iimpeachment=i prozesua hasi behar zuten aste honetan bertan, Konstituzioa urratzea eta ustelkeria leporatuta. Musharrafek ukatu egin ditu akusazio horiek, eta dimisioa "ezegonkortasuna" saihestearren eman duela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu