mundua

Dioncounda Traore izendatu dute Maliko behin-behineko presidente

Traore parlamentuko buruak hartu du hauteskundeak antolatzeko eta trantsizio politikoa bideratzeko kargua. Maliko kolpistek boterea uztea hitzartu dute berriki inguruko estatuekin, konstituzioa berriz ere indarrean jartzeko helburuarekin. 

2012ko apirilaren 12a
16:16
Entzun

Aurreko egunetan iragarri bezala Diocunda Traore izendatu dute gaur Maliko behin-behineko presidente, hauteskundeak antolatzeko eta trantsizio politikoa bideratzeko helburuarekin. 

Maliko kolpistek boterea uztea hitzartu dute berriki inguruko estatuekin, konstituzioa berriz ere indarrean jartzeko helburuarekin. Horretarako pausoak bost orrialdeko agiri batean bildu dituzte. Horren arabera, Traorek gehienez 40 egun eginen ditu boterean. Epe horretarako, hauteskundeak deitu beharko ditu. Tuaregen matxinada dela-eta bozak "antolatu ezin" baditu, trantsiziorako "egitura egoki bat" sortzeko exijitu diote Traoreri.

Amadou Sanogo kapitainak zuzendutako militarrek iragan martxoaren 22an eman zuten estatu kolpea, gobernua tuaregen aurkako matxinada gaizki kudeatzen ari zela argudiatuta. Amadou Toumani Toure bozen bidez hautatutako presidentea kargutik kendu, konstituzioa indargabetu eta parlamentua botererik gabe utzi zuten kolpistek

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.