IRAK 

Diplomazialariak hilko dituela ohartarazi du Al Kaedak

Agentziak
BAGDAD
2005eko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Diplomazialariak herrialdetik joan ezean hil egingo dituela ohartarazi zuen atzo Al Kaedak. «Hil eta mendekua hartu arte ez dugu amore emango». Urriaren 20an bahitu zituen bi diplomazialari marokoarrak hil egingo zituela iragarri zuen herenegun Al Kaedak.

Iraken, bestalde, gutxienez hamasei pertsona hil ziren atzo. Bohruz herrian sei polizia hil eta beste hamabi zauritu ziren bi erasotan. Bagdad iparraldean, berriz, bonba bat lehertu eta bost polizia hil ziren. Hiriburuaren hegoaldean zartatutako beste bonba baten eraginez, zibil bat hil zen.

Ameriketako Estatu Batuetako soldadu bat hil zen herenegun Baladen. Urrian 77 soldadu estatubatuar hil dira hilabete batean inoiz izan den kopuru handiena. Washingtonek okupazioa abiatu zuenetik inoizko soldadu kopuru handiena du egun Iraken: 161.000.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.