Iraken okupazioa
Diputatu xiita bat eta haren semea hil dituzte Bagdaden, bonba-auto bat leherrarazita
Irakeko Parlamentuko saio baterako bidean zirela Dhri Ali Al Fajad eta haren seme bat hil dituzte Bagdaden, bonba-auto baten bidez. Irakeko Iraultza Islamikorako Kontseilu Gorena alderdiko diputatua zen Fajad, hau da, alderdi xiita handienekoa. Gainera, alderdi horren bozeramaile zen Parlamentuan.
Fajadek 80 urte zituen eta Irakeko Legebiltzarreko diputatu zaharrena zen. Iraultza Islamikorako Kontseilu Gorena Irakeko alderdi xiita handiena da, eta koalizio Gobernuan pisu handiena duen taldea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu