Mundua

Djukanovicek irabazi ditu Montenegroko hauteskundeak

Milo Djukanovic Montenegroko egungo lehen ministroak lortu du garaipena independentziaren ondorengo aurreneko hauteskundeetan. Hain justu, Djunkanovic izan zen independentziaren bultzatzale nagusietako bat. Pozik hartu du berria lehen ministroak, eta politika egiteko molde europarraren garaipena izan dela nabarmendu du.

2006ko irailaren 11
17:05
Entzun
DPD Alderdi Sozilista Demokratikoak parlamentuko 81 aulketatik 39 eta 41 artean lortu ditu behin-behineko zenbaketaren arabera. Djukanovic haratago joan da, eta 42 dituztela ziurtatu du bart goizaldean: “42 aulki dauzkagu, eta orain beste bat lortu nahi dugu” esan du DPD-ren buruak. Kasu txarrenean bi aulki faltako zitzaizkion gehiengo absolutua lortzeko. Hala ere, Djukanovicek gutxiengo albaniarraren hiru alderdien babesa dauka.

Bigarren alderdia, berriz, Serbiako Zerrenda izan da: 12 aulki eskuratu ditu.

Nazioarteko behatzaileen arabera, hauteskundeak eta zenbaketa gardenak eta zuzenak izan dira.

Hauteskunde hauetako parte-hartzea %69,7koa izan da. Serbiatik banatzeko erreferenduma maiatzean egin zuten, eta orduan %86,49koa izan zen parte-hartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.