Irudia. Kolonbia
DOZENAKA LAGUN LOKATZ AZPIAN
Kolonbia ipar-mendebaldeko Antioquia eskualdeko Bello hirian herenegun izan zen luiziaren ondorioz 145 lagun lokatz eta harrien azpian harrapatuta egon daitezkeela jakinarazi dute hango agintariek. Hamabi lagunen gorpuak atzeman zituzten atzo eguerdirako, baina beste inor bizirik ateratzeko itxaropenik ez zuten erreskate taldeek -irudietan-. Azken egunotako eurite jasek eragin dute hondamendia; aurten, 170 lagun hil dira luizietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu