Droga trafikoaren aurka, militar gehiago Mexikon
MEXIKO HIRIA. Mexikoko Gobernuak Michoacan estatura 5.500 soldadu gehiago bidaliko dituela jakinarazi du. Horien guztien helburua droga trafikoari aurre egitea izango da. Azken egunetan, La Familia Michoacana kartelak hamabost polizia hil ditu estatu horretan. Analisten arabera, kartel horrentzat bost bat mila lagunek lan egiten dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu