Etenik gabe aurrera jarraitzen du Israelek Gazaren kontra joan den larunbatean abiatutako erasoaldiak: gaur goizean bertan meskita bat bonbardatu dute Jabalian. Israelgo armadaren arabera, Hamaseko ekintzaileen bilgune zen meskita hori, eta arma hornikuntzarako eta koheteak jaurtitzeko erabiltzen zuten. Lekuko palestinarren arabera, bonbardatu ondoren sute handia piztu da meskitan.
Israelgo Gobernuak eta armadak erasoaldiaren jomuga Hamas eta erakunde horretako ekintzaileak direla nabarmendu dute behin eta berriz, eta haien eraso gaitasuna deuseztu arte bonbardaketekin aurrera jarraituko dutela. Israelen erasoaldietan hildako asko eta asko zibilak dira, ordea. Atzo, esaterako, 21 palestinar hil ziltuzten, eta horietatik hamaika haurrak ziren. Oro har, zibilak ziren ia guztiak.
Joan den larunbatean abiatu zuen Gazaren kontrakoa aire bidezko erasoaldia Israelgo armadak, eta gutxienez 420 palestinar hil dituzte ordutik. Zaurituak 2.200 inguru dira, eta horietatik 250 bat oso larri daude. Litekeena da laster lurreko erasoa abiatzea Isarelek.
Mundua
Duela astebete erasoaldia hasi zuenetik gutxienez 420 palestinar hil ditu Israelek
Zaurituak, berriz, 2.200 inguru dira. Zibilak dira ia gehienak, asko haurrak. Gaur goizean meskita bat bonbardatu dute. Joan den larunbatean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu