Historian lehendabiziko aldiz Ian Paisley DUPeko eta, oro har, Irlanda iparraldeko muturreko unionisten buruzagiak eta Gerry Adams Sinn Fein errepublikanokoak elkarrekin aurrez aurreko batzarra egin dute. Laburra izan da bilera, baina, agi denez, emankorra ere bai: gobernua eratzeko akordioa lortu dutela iragarri dute, eta maiatzaren 8an osatuko dutela.
Akordioaren ondoren, Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroak esan du "Irlanda iparraldearentzat oso egun garrantzitsua" dela gaurkoa.
Azken bozen arabera, Irlanda iparraldeko bi alderdi nagusiak dira DUP eta Sinn Fein -DUPek irabazi zituen bozak eta Sinn Fein izan zen bigarren indarra- eta, ondorioz, biei dagokie gobernua eratu eta 2002tik etenda dagoen autonomia berriro indarrean jartzeko aukera sortzea. Erresuma Batuak gaur gauerdia arteko muga ezarri zien gobernua eratzeko, eta gainerakoan, Londresek eta Dublinek hartuko dutela Irlanda iprraldea kudeatzeko ardura ohartarazi.
Beraz, DUPek eta Sinn Feinek ez dute gobernua ezarritako epearen barruan osatuko, eta horren berri eman behar diote Erresuma Batuko Gobernuari. Pentsatzekoa da, ordea, behin akordioa eta gobernua osatzeko data zehatza iragarrita luzapena onartuko duela Londresek.
Irlanda
DUPek eta Sinn Feinek akordioa lortu dute, eta maiatzaren 8an osatuko dute gobernua
Ian Paisleyk eta Gerry Adamsek batzarra egin dute, aurreneko aldiz. Elkarrekin gobernua eratzeko Londresek ezarri zuen muga gaur gauerdian amaituko da, baina behin akordioa iritsita epea luzatuko duela uste da. Tony Blairrek esan du "Irlanda iparraldearentzat oso egun garrantzitsua" dela gaurkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu