Salbamendu eta garbitze lanek aurrera egin ahala hildakoen kopurua handitu egin daitekeela iragarri dute agintariek. Filipinetatik alde egiten ari da tifoia, Txinako itsaso aldera.
Filipinetako bederatzi probintzitan eragin ditu kalte handiak Durian tifoiak, baina ezbeharrik larrienak Albayprobintzian utzi ditu. Zehazki, Mayon sumendiaren inguruan lokatz lubizi handiak eragin ditu, eta gutxienez 388 lagun hil dira basa oldeak harrapatuta. Esate baterako, Legazpi hiriburuan hiru auzo tonaka lokatz eta harriren azpian geratu direla jakinarazi du Noel Rosal alkateak. Ondorioz, orain arte 388 hildako zenbatu badituzte ere, datozen orduetan hildakoen kopurua handitu egin daitekeela uste dute agintariek, salbamendu eta garbitze lanek aurrera egin ahala. Desagertuak ehun inguru dira.
Nolanahi ere, Durian tifoiak atzean utzi ditu dagoeneko Filipinak, eta Txinako itsasorako bidea hartu du. Era berean, honakoa aurtengo azken tifoia izatea espero dute metereologia adituek.
Mundua
'Durian' tifoiak larehun hildako inguru eta hainbat desagertu utzi ditu Filipinetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu