Kataluniako Legebiltzarraren gehiengoak erreferendumaren inguruan onartutako ebazpena.
1. Kataluniako Legebiltzarrak adierazi nahi du nolako garrantzia duen joan den irailaren 11ko manifestazioak, eta pozik ikusten du nolako arrakasta izugarria izan duen, Katalunia, Europako estatu berri bat lelopean.
2. Kataluniako Legebiltzarrak egiaztatzen du azken hogeita hamar urteotan katalanismoaren zati garrantzitsu batek benetako konpromisoa izan duela Espainiako estatuarekin, han egokitu ahal izateko, bazterrean utzi gabe xede nazionala, autogobernurako nahia eta nazio gisara irauteko eskubidea. Baina Katalunia Espainian egokitzeko saioak eta inora ez doazen erantzunak kale itsuak dira gaur egun. Kataluniak trantsizio nazionala hasi behar du, erabakitzeko eskubidean oinarriturik.
Horregatik, Parlamentuak adierazten du Kataluniak bere bidea egin beharra daukala, eta eta nabarmendu nahi du herri katalanak bere etorkizun kolektiboa aske eta demokratikoki erabaki beharra daukala, eta hori dela bide bakarra aurrerapen soziala, garapen ekonomikoa, demokraziaren sendotzea eta berezko hizkuntzaren eta kulturaren sustapena bermatzeko.
4. Legebiltzarrak dei egiten die Generalitateari, alderdi politikoei eta gizarte eta ekonomia eragileei, prozesu demokratiko hori eta haren bide orria aurrera eramateko ahalik eta adostasunik handiena bultza dezaten; nazioartearekin hitz egin dezaten, Europako Batasunarekin eta Espainiako Gobernuarekin, Kataluniako herritarrek erabaki dezaten erabateko askatasunez, aniztasuna errespetatuz, eztabaida eta elkarbizitza demokratikoa sustatuta, eta inork ezertara behartu gabe. 5. Kataluniako Legebiltzarrak egiaztatzen du Kataluniako herriak, talde gisa, aske eta demokratikoki bere etorkizuna erabaki beharra daukala, eta gobernuari eskatzen dio galdeketa bat egin dezan, lehentasunez, datorren legealdian.
Ebazpena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu