EBk ez du atzera egingo Iranen aurkako petrolio bahimenduan

Igandean sartuko da neurria indarrean; zigorrik eraginkorrena petrolioa erosteari uztea dela azaldu du Bruselak

Erredakzioa
2012ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
Igandetik aurrera, EB Europako Batasuneko herrialdeek Irani petrolioa erosteari utziko diote, herrialdearen aurkako presioa areagotzeko programa nuklearra dela eta. Herenegun, Teheranek ondorioetan pentsatzeko eskatu zion Bruselari, nazioartearen zigorren ondorioz gero eta hondoratuago baitago herrialdeko ekonomia. 27 kideek esan dute aurrera jarraituko dutela. Izan ere, diotenez, petrolio bahimendua da zigorrik eraginkorrena.

Japoniak, Hego Koreak eta Hegoafrikak ere bahimendua indarrean ez sartzeko eskatu diote EBri, eurei ere kalte egingo baitie. Greziako, Espainiako eta Italiako ekonomian ere kalteak eragingo ditu neurriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.