EBk Iranen aurkako zigorrak onartu ditu
BRUSELA. AEBen Saudi Arabiako enbaxadorea hiltzeko ustezko konplotarekin harremana duten Irango bost lagunen aurka zigorrak onartu ditu EB Europako Batasunak. Batasunean dituzten ondasunak izoztu dizkiete. Iragan astean, AEBek iragarritako atentatu saioa egiaztatuz gero «ondorio handiak» izango zituela ohartarazi zuen EBk, gertakaria «oso larritzat» joz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu