EBk Mubaraken esku utzi du boz libreetarako bidea gidatzea

Europako Batasunak oposizioarekin hitz egin dezala eskatu dio diktadoreari, baina ez du haren jarrera gaitzetsi

Amagoia Mujika Tolaretxipi.
2011ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Gaur zortzi hasi ziren protestak Egipton, baina atzo arte Europako Batasunak ez du adierazpenik egin krisiaren inguruan. Orain egindakoetan, gainera, ez dugaitzespen hitzik sartu Hosni Mubaraken ekintzen kontra. Diktadore batek urratu dituen giza eskubideez Europako Batasunak bere oinarrietanjasotzen duen jarrerarik ez du erakutsi; ez diote eskatu 30 urtean aplikatu dituen salbuespen neurriak bertan behera utz ditzan, ezta gobernutik atera dadin ere oinarrizko eskubideak errespetatu eta bide demokratikoari lekua egiteko. Are gehiago, bere esku utzi dute prozesua bideratzeko ardura, «hauteskunde libreeta justuetan amaituko den trantsizioa» egin ahal izateko.

Hauteskunde prozesuaren eskaera, gainera, testu bateratuan sartzeko arazoak izan dituzte EBko ordezkariek, , besteak beste, Frantzia eta Erresuma Batuak hori saihestu nahio izan dutelako. Haien ustez, Mubaraki aukera eman behar litzaioke, ezer baino lehen, eta prozesuan eskurik ez sartu. Dena dela, «herritarren eskaerak entzun daitezela» eskatzen bat egin dute27 ordezkariek, «oinarrizko kontsentsua»lor dezatela Gobernuaren eta oposizioaren artean.

Europa AEBen bidetik

AEBek hartutako jarrerari jarraitu dio Europak, Barack Obamak esandakoaren bide beretik, eta batez ere NATOren indarren aliatu estrategikoaren aurka egiteko tentuz ibili dira, etorkizunean egoerak hartuko duen bidea argitzen den arte, aldaketa nork gidatuko duen ikusi arte, eta urteetan egin duten politika baztertu aurretik, Mubarakek gidatutako Egipto izan baita Mendebaldearen lagun boteretsua.

Hori dela eta, Obama ezinezkoa dena egiten saiatu da bere adierazpenen bidez. Erregimenarekin haserre den herritarrak babesten saiatu da, baina haiek eskatzen dutenarekin bat egin gabe, Mubarakek boterea uztearekin. AEBek herritarren eskubideen alde egiten jarraituko dutela nabarmendu du, eta etorkizun justuagoa, libreagoa eta itxaropentsuagoa bilatzeko «gobernuarekin lan egingo» duela.

Mubarakek iragarri duen gobernu aldaketan, ordea, ez du berrikuntza demokratikorik aipatu, eta disidenteen kontrako indarkeria gogorra defendatu du, bere lekuan ez duela amore emango erakutsiz. Jarrera horriez diote betorik ezarri ez AEBek eta ezta Europak ere,Egiptok inguru osoan eragin dezakeelako; arabiar herrialdeetan jendetsuena delako —83 milioi biztanle dauzka eta musulmanek indar handia berreskura dezakete—; AEBek urtean ematen dizkioten 1.500 milioi dolarren truke inguruko aliaturik handiena dutelako, munduko armadarik indartsuenetakoa baita.

AEBak 1977tik 1979ra bitarteko tartean hasi ziren Egipto aliatu garrantzitsutzat jotzen, Camp Davideko akordioaren garaian eta Egiptoren eta Israelen arteko bake hitzarmenarekin. Aliantzaren helburu nagusiena Ekialde Hurbilerako parte-hartze politikoa eta militarra bideratzea da, eta bide batez musulmanen indarra kontrolatzea. Horretarako inbertitzen dute horrenbeste diru Egipton.

Mubarak eroriko balitz, ordea, Egipto arriskutsua litzateke. Israelek ez du alferrik esan Mubaraken kontrako tonua leuntzeko, inguruan oreka mantentzearren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.