Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak aurkeztu zien Errusiako zein Georgiako agintariei EB Europako Batasunak proposatzen duen baka plana, baina gaur Condoleezza Rice AEBetako Estatu idazkariarekin batzarra egin ondoren onartu du agiri hori sinatzea Mikhail Saakashvili Georgiako presidenteak. Izan ere, gatazka lehertu zenetik Estatu Batuen babesa galdegin du Saakashvilik.
Izenpetu duena "konponbide egitasmo" bat dela ohartarazi du Georgiako presidenteak, "eta ez kapitulazio bat". Ildo horretatik, Hego Osetiaren eta Abkhaziaren estatusa ez dagoela auzitan azpimarratu du, Georgiaren parte direla. Saakashvili kexu agertu da Mendebaldeko herrialdeek gatazkan izandako jarrerarekin, ez dituztela behar beste babestu eta NATOn sar daitezen bermerik ez dietela ematen iritzita.
Ricek, berriz, Georgiak bake plana sinatu duenez lur horietatik erabat alde egiteko eskatu dio Errusiari, eta aurreko egunetan egin bezala, Moskuk gatazkan izan duen jarrera kritikatu du. Angela Merkel Alemaniako kantzelariak ere kritikatu egin du Mosku Georgian sartu izana.
Mundua
EBk proposatutako bake plana sinatu du Georgiak
Condoleezza Rice AEBetako presidentearekin batzartu ondoren izenpetu du Mikhail Saakashvili presidenteak. "Konponbide egitasmo" bat onartu duela ohartarazi du, "ez kapitulazio bat".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu