Izan ere, Italia prest agertu da NBE Nazio Batuen Erakundearen baketze indarren gidaritza hartzeko. Libanoko gatazka baretze aldera, su-etena bideratu zuen ebazpena onartu zuen NBEko Segurtasun Kontseiluan, eta Israelen eta Hezbola gerrillaren arteko enfrentamenduak eragozteko 15.000 kasko indar bidaltzea erabaki zuen.
Indar horiek osatzerakoan, ordea, arazoak sortu dira hainbat herrialdek atzera egin baitute, eta ez baitaude prest hasieran agindutako soldadu kopurua bidaltzeko. Esate baterak, Frantzia izan zenebazpen horren bultzatzaile nagusietako bat, eta hasieran 2.000 soldadu bidaltzeko prest agertu zen. Orain, ordea, 200era murriztu du kopuru hori.
NBEren baketze indarrak osatu ezinik, Libanoko su-etena gero eta hauskorragoa da, besteak beste, Israelek egoera hori baliatzen duelako Libanon erasoak egiten jarraitzeko. Horregatik, Kofi Annan NBEko idazkari larritasunezko deialdiak egin dizkie EBko herrialdeei tropak bidal ditzaten. NBEk 15.000 soldaduko indarra zabaldu nahi dute Libanon, eta horietatik 9.000 Europakoak izatea nahi dute.
Aste honetan, Italia misio horren gidaritza hartzeko prest agertu da. Ildo horretatik, EBko herrialdeetako diplomatikoek gaur gai horri buruzko bilera egitea bultzatu du, eta aurrez aipatu bezala, presio egiteko prest agertu da. Nolanahi ere, Italiak ohartarazi du Israelek erasoak bertan behera utzi arte ez duela soldadurik bidaliko.
Ekialde Hurbila
EBko estatuei presioa egingo die Italiak Libanora tropak bidal ditzaten
EB Europako Batasuneko hogeitabost estatuetako ordezkari diplomatikoek bilera egingo dute gaur Bruselan, NBEak Libanon zabaldu nahi dituen bake indarren nondik norakoak aztertzeko. Zehazki, indar horiek eratzeko EBko herrialde bakoitzak zenbateko ekarpena egin behar duen eztabaiduko dute. Beste estatuei Libanora tropak bidal ditzaten presioa egingo diela iragarri du Italiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu