muNDUA

Edward Kennedy Alderdi Demokratako senataria hil da

1962. urtetik Massachusetts estatuko senataria zen. John Fitzgerald Kennedy Ameriketako Estatu Batuetako presidente izandakoa eta Robert Kennedy New Yorkeko senataria bere anaiak ziren.

2009ko abuztuaren 26a
15:30
Entzun
Edward Kennedy (Boston; 1932 - Hyannis Port, 2009) AEBetako Alderdi Demokratako senataria hil da bart gauean. 2008an garuneko minbizia diagnostikatu eta ebakuntza egin zioten gaixotasuna sendatze aldera, baina ezin izan du gainditu.

1962. urtetik Massachusetts estatuko senataria zen eta Senatuko bozeramailerik gazteenean bihurtu zen. John Fitzgerald Kennedy (1917-1963) Ameriketako Estatu Batuetako presidente izandakoa eta Robert Kennedy (1925-1968) New Yorkeko senatari ohia bere anaiak ziren. Azken bi horiek tiroz hil zituzten. John Dallasen (Texas) hil zuten, AEBetako presidente zenean -1961ean hartu zuen buruzagi kargua-. Lee Harvey Oswald atxilotu zuten orduko presidentearen hiltzaile izatea egotzita. Hala ere, Oswald bi egun beranduago erail zuen Jack Rubyk, haren aurkako epaiketa egin aurretik. Heriotza horren atzean konspirazioa egon zela diote hainbat iturrik.

Robert, berriz, arrakasta politikoan murgilduta zegoenean hil zuten. 1968an hegoaldeko Dakotako eta Kaliforniako nagusitza lortu zuen Alderdi Demokratarekin. Estatu horietan jasotako emaitzak eskertzeko Los Angelesko (Kalifornia) Ambassador hotelean herritarrengana zuzendu zen. Horren ostean, hoteleko korridorean Sirhan Sirhan 22 urteko gazte palestinarrak tirokatu egin zuen. Ospitalera eraman zuten baina han hil zen. Sirhan Sirhanek errudun jo zuen bere burua eta Robert Kennedyk Israeli babes politikoa eman ziolako hil zuela onartu zuen. Hala ere, hilketa horren atzean mafia bat egon zela uste dute askok. Gaur egun oraindik argitzeko dago kasua.

Edward Kennedyk 1980ko presidentetzarako hauteskundeetan Alderdi Demokratako hautagai izateko lehian parte hartu zuen, baina azkenean James Earl Carter -Jimmy Carter- orduko presidentea berriro aukeratu zuten. Carter AEBetako 39. presidentea izan zen.

AEBetako armen salmenta kontrolatzearen aldeko izan da Edward, baita doako osasun sistemaren defendatzailea ere.

Kennedytarrak AEBetako politikako dinastiarik garrantzitsuena izan ziren. Roberten heriotzarekinCaroline Kennedy da politika munduan murgilduta dagoen senide bakarrenetakoa.

Obamaren defendatzailea

Edward Kennedyk Barack Obama AEBetako presidentetzarako bidean babestu zuen. Denverko konbentzioan, esaterako, "AEBak aldatzeko zuekin bat egitera etorri naiz, etorkizuna berreskuratu, gure ideal onenen bidean jarri eta Obama aukeratzera" adierazi zuen.

"AEBen historia garaikideko senataririk hoberena zen, herrialdeak lider garrantzitsu bat galdu du", nabarmendu du gaur Obamak. Gainera, presidentetzarako bidean Edwardek eskainitako laguntza eskertu du AEBetako presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.