"Iraganean, rol koloniala eta erasoak tarteko, Japoniak min eta sufrimendu handiak eragin zizkien herrialde askotako jendeei; batik bat, Asiako nazioetakoei. Umiltasun espirituz aurre egiten die Japoniak ekintza horiei", esan du Koizumik Jakartan, goi bileran parte hartzen ari diren 102 ordezkarien aurrean.
Txinaren aipamen zehatzik ez du egin Japoniako lehen ministroak, baina guztiek ulertu dute zeharkako barkamen eskaera zela Pekingo agintarientzat. Izan ere, Japoniak inbadituta izan zuen bitartean, 35 milioi pertsona hil ziren Txinan, eta herrialde hartako agintariek barkamena eska dezatela galdegin diete Japoniakoei.
Azken egunotan, guztiz zapuztu dira Japoniaren eta Txinaren arteko harremanak. Japonian plazaratu diren testu liburu batzuetan Txinaren inbasioa justifikatzen da, eta, gainera, han egindako sarraskiei garranzia kentzen zaie. Hori dela eta, oldarraldi bortitzak izan dira Txinan Japoniako interesen aurka, eta Pekingo Gobernuak barkamena eskatzeko exijitu dio Tokyori.
Koizumiren gaurko adierazpenarekin Txinako agintariak asetuta geratuko zirela pentsatzen da. Iturri batzuen arabera, goi bilera amaitu baino lehen Hu Jintao Txinako presidentearekin batzartuko da Koizumi.
Japonia/Txina
Egindako sarraskiengatik barkamena eskatu du Japoniak
Azken egunotan Txinarekiko harremanetan sortutako krisia baretze aldera, iraganean egindako sarraskiengatik barkemana eskatu du gaur Junichiro Koizumi Japoniako lehen ministroak, Indonesian, Asia-Afrika goi bileran. Japoniako testu liburu batzuetan herrialde horrek Txina inbaditu izana justifikatzen zelako, eta han egindako sarraskiak arintzen zirelako Tokyoko Gobernuaren aurkako protesta handiak izan dira egunotan Txinan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu