Egipto eta Israelen arteko gas akordioa hautsi da
KAIRO. Egiptok Israeli jakinarazi dio ez diola gas gehiago igorriko, «erositako gasa ez ordaintzeagatik» kontratua eten baitute. Akordioa hautsi aurretik bost aldiz abisua eman ziotela jakinarazi du Egiptok. Dena den, «beste baldintza eta prezio batzuekin» beste akordio bat egiteko prest dagoela jakinarazi dio Kairok Tel Avivi. Israelek garrantzia kendu dio gertaerari, eta esan du ez duela zerikusirik arrazoi politikoekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu