Egiptok Kultura ministroa izandakoa epaituko du
KAIRO. Faruq Hosni Egiptoko Kultura ministroa izandakoa ustelkeria leporatuta epaituko dutela jakinarazi du Justizia Ministerioak. 2, 4 milioi euro inguruko diru kopurua nondik lortu zuen arrazoitu ez duelako auzipetu dute. Hosnik hogei urte baino gehiago egin zituen Kulturako ministro, Hosni Mubarak kanporatuaren agintaldiak iraun artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu