Egiptoko armadak Tahrir plaza hustu du indarrez

2011ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
KAIRO. Egiptoko armadak eta Poliziak Tahrir plazako kanpaldia desegin dute, eta hainbat lagun zauritu dituzte. Uztailaren 8az geroztik zeuden plazan gobernuko aldaketak bizkortzeko eta Hosni Mubarak presidente ohiaren erregimeneko buruak epaitzeko eskatuz. Igandean askok kanpaldia utzi zuten Ramadana hasten zelako. Mubaraken eta haren semeen aurkako epaiketa asteazkenean hasiko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.