Egiptoko armadaren eta manifestarien arteko liskarrak baretu egin dira

Andrazko ekintzaileek joan den larunbateko protestetan jasandako tratua salatu dute milaka emakumek

Erredakzioa
2011ko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Egiptoko hauteskundeen bigarren faseko bigarren itzulia egin zuten atzo, eta bertako iturrien arabera, herritarren parte hartzea oso baxua izan da. Iragan ostiralean Tahrir plazan hasitako armadaren eta ekintzaileen arteko borrokak, dena den, lasaitu egin dira; azken bost egunetan, baina, hamalau lagun inguru hil eta milatik gora zauritu dituzte armadako soldaduek eta Poliziak.

Bestetik, milaka emakume kalera atera ziren asteartean Kairon, iragan larunbatean Tahrir plazan soldaduek jo eta biluztu zituzten andrazkoek jasandako tratua salatzeko. Junta Militarrak ere erasoen aurrean «atsekabeturik» dagoela adierazi du, eta herrialdeari egonkortasuna itzuliko dioten proposamenak aztertzeko borondatea azaldu. Herritarrek, ordea, protestak leuntzeko eta nazioarteko irudia hobetzeko estrategia moduan ikusi dute militarren jarrera, ez dutelako ardurarik onartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.