Goizeko bostetan abiatu da Air Flahs konpainiako Boieng 737 hegazkina Xarm el Seikheko aireportutik, eta aireratu eta gutxira haren seinalea galdu du radarrak. Handik gutxira ohartu dira Itsaso Gorrira amildu dela, eta bizirik egon zitezkeen bidaiariak topatzeari ekin diote sorospen taldeek. Nolanahi ere, ez dute inor bizirik aurkitu, eta hegazkinean zihoazen 148 lagunak hil daudela baieztatu dute Egiptoko agintariek.
Bidaiarietatik 129 turista frantziarrak ziren; sei Egiptoko herritarrak, eta, gainerakoak, eskifaiako kideak.
Egipotko agintariak gertatutakoa ikertzen ari dira.
Hegazkin istripua
Egiptoko hegazkin bat erori da Itsaso Gorrira, eta 148 bidaiariak hil dira
Egiptoko Air Flash konpainiako hegazkin bat Itsaso Gorrira amildu da gaur goizaldean, eta barruan zihoazen 148 lagunak hil dira. Egiptoko Sinai penintsulako Xarm el Seikh balneariotik Kairo hiriburura zihoan hegazkina, gero Pariserako bidea hartzeko. Hain zuzen ere, hegaldiko bidaiari gehienak, 129, turista frantziarrak ziren. Egiptoko agintariek "istripua" izan dela azpimarratu dute, eta baztertu egin dute erasoaren hipotesia. Xarm el Seikhen Ekialde Erdiko bilera diplomatiko garrantzitsuak egiten dira; besteak beste, buruzagi israeldar eta palestinarren artekoak egin izan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu