Protestak herrialde arabiarretan

Egiptoko lehen ministro berria Tahrir plazan agertu da

2011ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
Kargua hartu eta egun batera Esam Sharaf Egiptoko lehen ministro berria Kairoko Tahrir plazatik zuzendu zaio herriari. «Zuen zilegitasunaren bila etorri naiz, zuek baitzarete orain zilegitasunaren jabeak», erran dio bertan bildutako jendetzari. Sharaf Tahrir plazan egon zen Hosni Mubaraken erregimenaren aurkako protestetan. Erregimeneko konstituzioa aldatzeko erreferenduma, berriz, hil honen 19an eginen dela jakinarazi du armadako Kontseilu Gorenak. Estatuburuaren agintaldiaren iraupena eta presidentetzarako hautagai izateko baldintzak aldatzeko aukera izanen dute egiptoarrek, bertzeak bertze. Konstituzioan sartzeko artikulu berrien proposamenen inguruan ere erabakiko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.