Segurtasun indarrek Tabako atentatuen arduradun nagusitzat zeukaten Fleifal, eta, halaber, Sharm-el-Sheikheko uztaileko erasoekin lotu dute. Bilatze eta harrapatze agindua zegoen gizonezko horren aurka.
Poliziak zabaldu duenez, susmagarria Ataka mendiaren inguruan gordeta zegoela zioten albisteak jaso dituzte, eta hara joan direnean arma automatikoekin eraso dietela agertu dute. Ondorioz, eurek ere tiroka erantzun dutela adierazi du Poliziak, eta Fleifal hil dutela. Haren emaztea zauritu egin dute, eta erietxe batean dago ingresatuta.
Tabako atentatuetan 34 pertsona hil ziren eta Sharm-el-Sheikhekoetan, berriz, 64.
Egiptoko atentatuak
Egiptoko Poliziak tiroka hil du Sharm-el-Sheikheko atentatuetako "susmagarrietako" bat
Mohamed Ahmed Saleh Fleifal tiroka hil du Egiptoko Poliziak. Segurtasun indarren arabera, Sharm-el-Sheikheko antetatuekin zein 2004ko urrian Taban egin zituztenekin zerikusia zuen Fleifalek, eta Suez eta Kairo batzen dituen errepide bazterreko inguru menditsu batean hil dute, tiroketa batean. Enfrentamendu berean Fleifalen emaztea zauritu dela agertu dute iturri horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu