Egipton igandean egin ziren Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzak gaur iragarriko dituzte, eta oposizioak eta ikuskatzaile independenteek jada salatu dute iruzur eta arau-hauste ugari egon zirela bozketa egunean.
Hosni Mubarak presidentearen oposizioko indar garrantzitsuenak diren Anaia Musulmanek nabarmendu dute igandeko bozak «baliogabekoak eta iruzurrez jositakoak» izan direla. Alderdi gisa debekatuta daudenez, hautagaitza independenteak aurkeztu dituztenek salatu dute boto gehien jaso duten edo garaile irteteko aukerak dituzten barrutietan «emaitzak faltsutzeko ahaleginetan» ari direla.
Salaketa horiei sinesgarritasuna emanez, Chourouq egunkariak plazaratu du epaile batek arau-hausteengatik eginiko protesta. Bozen Ikusketarako Koalizio Independenteak, berriz, zehaztu du herrialdeko 30 barrutietatik hamahirutan, gutxienez, arau-hauste kasuak antzeman dituztela.
Egipton, bozen emaitzen zain, iruzur ugari egon dela salatu du oposizioak
Anaia Musulmanek diote igandeko bozak «baliogabekoak eta iruzurrez jositakoak» izan zirela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu